Ingurunea
Zer bisitatu/esteka interesgarriak
Gorbeiaren magalean, Euskal Herriko parke naturalik handienean, mendi-ibilaldiak eta txangoak egiteko leku ezin aproposagoa. Ez izan zalantzarik eta kontsultatu gurekin zure ibilbide pertsonalizatua.
Bisitaria harritu eta haren irudimena pizten duten enklabe magikoak Euskadiren erdian. Inoiz aurkitu gabeko altxorrak dituzten kobazuloak, hotzikarak sortzen dituzten kondairak eta naturaren indarrek sortutako paraje ederrak. Paisaia oparoak, bertako bailara sakon eta hostotsuen artean galtzeko, gailur baten goialdean ikuspegi panoramikoak lortzeko, fauna eta floraren sekreturik zoragarrienak ezagutzeko… eta natura eta aire garbiaz gain, zentzumenetarako paradisu honetan, aukera gastronomiko, kultural, ludiko edo kirol aukera amaigabeak aurkituko dituzu.
- Gorbeiako Parke Naturala.
- Urkiolako Parke Naturala.
- Mairuelegorretako eta Baltzolako haitzuloak.
- Uribarri Ganboako, Urrunagako, Undurragako eta Albinako urtegiak.
- Itzinako biotopo babestua.
- Ugunako eta Gujuliko ur-jauziak eta Nerbioi ibaiaren jauzia.
- Saldropoko hezegunea.
Esteka interesgarriak
Natura
Museoak